XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LUZAIDE-VALCARLOS

Beila

Maiatzaren hiruan egin izan da beila Orreagarat Luzaidetik, urte guzietako usaia den bezala, maiatzaren lehen igandean denbora freskoa zen, bainan ateri izan dugu, oinez egin dute gazte batzuek itzulia.

Fresko izanagatik, denbora ona zen oinezkakoentzat, bainan jende gehienek autotan egin dute itzulia.

Oinezkakoak Luzaidetik atera dira goizeko 6ak eta erdietan, eta Orreagan meza izan da 11 orenetan, meza ondoan bazkaldu dugu, batzuk Auritzen eta beste batzuk Orreagan, bazen jende ainitz, eliza betea zen.

Bazkal ondoan, elizan egiten da arrosarioa partitu aintzinean.

Gero beilaren partitzea Orreagatik da 4ak eta erdietan, Luzaiderat arribatzeko 8 orenetako; arribatu ondoan egin dira usaiako otoitzak elizan, gero bakotxa guhauren etxetara joan gira.

Egun berean ziren Auritzeko maiatzeko feirak, ez da kabala haundirik izan, ez eta ere sal erosmen haundirik; beste alderdi batzutako gisa, hemen ere saltzamenak nekez dira.

Pilota

Beste berri bat ere izan da maiatzaren 10ean, Españako buruz burukako pilotako xapelgoako finalerdia izan da Julian Retegi Erasundarra eta Fernando Arreche Luzaidiarraren artean, Vitoriako ezker paretako plazan.

Erasuneko Retegi izan da irabazle; hastapenetik Retegik hartu dako abantaila Arrecheri, gero katzaka aldi bat egin ondoan, berriz Retegik egin du azken ukaldia eta gelditu dira Retegik 22 eta Arrechek 13.

Orai hamabost egunen buruan, finala izanen dute Retegi Galartzaren kontra.

Ikusiko nork irabaziko duen finala, zer nahi dela Galartza, Retegi eta Arreche, hiruak onak dira buruz burukako, bai eta lagunekin ere.

Retegi birazka ezartzen dute lagun apalenekin, eta Galartza eta Arreche gibeletik hoberenak dira, aurten ere irabazi dute Bergara 29arrenak eta Arrechek birazkako finala, eta Galartzak jaz irabazi zuen buruz buruka finalean Retegi-ri.

Joan den astean pilotak hautatu dituzten egunean, deklarazionetan erran zuen, pilotak onak zirela bainan sobera motelak Arrecheren gostuko, zeren Retegi aintzineko ona baita, eta nekez da kintzea egitea Retegiri aintzinean.

Zer nahi dela horiez hiruetarik edo zoini irabaztea ez da josteta.

Irabaz beza hoberenak!